Galdera sorta baten bidez, kalamuaren inguruko mitoak landuko dira.
1
Kalamua droga naturala da
2
Kalamua edozein lekutan erre daitekeen legezko droga bat da
3
Poliziak kalamuarekin “harrapatzen” bazaitu, ez da deus gertatzen, norberak kontsumitzeko izan daitekeelako.
4
Kalamua gehiegi kontsumitzeak eragina izan dezake memorian, ikasteko ahalmenean eta kontzentratzeko gaitasunean.
5
Kalamua droga estimulagarria da.
6
THC aktiboak (efektuak sorrarazten dituen kalamuaren aktiboa) 6 aste inguru irauten ditu garunean.
7
Kalamua gernu-analisian ager daiteke kontsumitutako azken egunetik hiru hilabetera.
8
Erretzean efektuak berdinak dira pertsona guztiengan.
9
Kalamuak mendekotasun fisikoa sorrarazten du.
10
Kalamua kontsumitzeak erlaxazioa, gosea eta irria sorrarazten ditu.
11
Kalamuaren eraginpean egonda motorra edo autoa normaltasun osoz gida daiteke.
12
Kalamua bizkotxo, infusio edota jogurt modura kontsumitu daiteke.
13
Kalamua kontsumitzeko modu onena tabakoarekin uztartzea da.
14
Belarra, Maria, haxixa edo haxixaren olioa gauza bera dira.
15
Kalamua estasi, Kokaina edo Speedarekin nahastea komeni da, bizkortasun handia ematen baitu horrela.
16
Kalamuak egarria ematen du eta onena edozein edari mota edatea da, alkoholduna izan zein ez.
17
Zure laguntzentzat kalamua gordetzen baldin baduzu ezin zaizu ezer gertatu, ez baituzu zuk kontsumituko.
Explicación
Cannabis Sativa izeneko landare naturala da. Afrika iparraldean, Asian, eta Hego Amerikan dago nagusiki, nahiz eta Iparramerikan eta Europan kopuru adierazgarriak hazten diren.
Kalamua legez kanpoko droga bat da, eta hura espazio publikoetan kontsumitzeak edo norberak kontsumitzeko edukitzeak 601 eta 30.050 € bitarteko zigor administratiboa ekar dezake.
“Hiritarren segurtasunerako” lege berriarekin kalamua edukitzea ez da delitutzat jotzen baina isun zibila dakar. Autokontsumoa eta trafikoaren artean bereiztea zaila izan arren, gehienez 3-5 egunetan har daitekeenetik gorako kopurua trafikotzat jo daiteke (15-25 gramo).
THC aktiboa garunera doa eta, zehazkiago, hipokanpora. Bertan prozesatzen dira memoria, kontzentrazioa eta ikaskuntza.
Eragiten dituen efektuak kontuan izanik droga depresore eta aluzinagarria da, kalamuak estimulatu egiten duela dioten kontsumitzaileak egon arren.
6 aste irauten ditu THC aktiboak garunetik desagertzen den arte. Kontsumitzen duzunean ondoeza sentitzen baldin baduzu utzi kontsumitzeari denbora batez gutxienez.
THC aktiboa gibelean metabolizatzen da nagusiki. Metabolitoen bi heren gorotzetan kanporatzen dira eta beste herena gernuan.
baldintza asko daude, kontsumitzailea nola sentitzen den, kontsumitzeko tokia eta norekin kontsumitzen den, kontsumoaren maiztasuna, azken kontsumotik igarotako denbora, administrazio-bidea, beste substantzia batzuen erabilera…
Ez du mendekotasun fisikorik sortzen, baina mendekotasun psikiko eta funtzionala sorraraz ditzake (porro bat erretzen ez baduzu zenbait gauza ezin dituzula egin konbentzitzen duzu zure burua).
kalamuak gosea dakar eta, batez ere, gozoak jateko gogoa, glukosa-maila jaitsi egiten baita. Erlaxazioa, zoriontasuna eta irri egiteko gogoa sentitzen dute, izan ere, THC aktiboak sistema linbikoan jarduten du, eta sistema hori da, hain zuzen, emozioak kontrolatzeaz arduratzen dena.
THC aktiboak gorputza moteltzea, erreflexuak galtzea eta pertzepzioa asaldatzea eragin dezake.
Kontsumitzeko ohiko modua erretzea da, baina bizkotxoan ere irentsi daiteke… Motelago xurgatzen da baina efektuak oso anitzak dira (ondoeza, paranoiak edota antsietatea izan ditzakezu) nahiz eta birikak kaltzea saihesten duzun.
Hobe da Maria edo Belarra kontsumitzea Haxixa baino, THC aktibo gutxiago baitago. Gainera, tabakoarekin uztartzen baldin bada epe luzera efektuak antzekoak dira (zahartze goiztiarra, akidura, buruko mina, bronkitisa, etab.) Tabakoak haren eraginpean mantentzeko duen ahalmena ere ahantzi gabe.
Kalamua hiru modutara ager daiteke: Maria edo belarra; kukuluak, hostoak, zurtoin lehor eta birrinduak dira, bakarrik eta tabakoarekin nahastuta erretzen direnak. Haxixa, erretxina edo kostua landare emearen erretxinarekin egindako ore bat da. Haxixaren olioa; Disolbagarri batekin (azetona, alkohola edo gasolina) nahastutako erretxina da.
Ez da komeni substantzia ezberdinak nahastea, efektuak ezin baitira iragarri. Deshidratazio larria ekar diezazuke. Albo-efektuen artean haluzinazioak, paralisia, bihotzekoa eta konortea galtzea gerta daitezke.
alkohola edaten bada egarria eta deshidratatzeko arriskua areagotu egiten da. Ura, zukuak edo edari energetikoak edatea komeni da, baina alkoholarekin nahastu gabe.
Kalamua edukitzea zigortua dago. Kopuruaren arabera ondorioak ezberdinak izan daitezke, baina zigor administratiboa 601 eta 30.050 € artekoa da.
|