Icon Crear Crear
Jugar Relacionar Columnas
  • 4

    1

    2

    3

    Karlos Argiñano Urkiola Beasain 1948ko irailaren 6an jaio eta hazi zen. Han, oso umetan sortu zitzaion sukaldean aritzeko zaletasuna. Lazkaoko Beneditarren ikastetxean egin zituen Lehen Hezkuntzako ikasketak. Maisutza Industrialeko ikasketak egin ondoren, txapista lanetan aritu zen Beasaingo tren fabrikan.

    Hamazazpi urterekin Zarauzko Euromar hotelaren ostalaritza eskolan matrikulatu zen (geroztik, Zarautzen bizi da). 1970ean, Zarauzko golf klubeko jatetxeko sukaldeko buru gisa kontratatu zuten; 1972an, jatetxe hartako sukaldean lagun izan zuen Luisi Ameztoyrekin ezkondu zen; eta 1978. urtean Zarautz udalerriko Aiala jauregian Karlos Arguiñano jatetxea ireki zuen.

    Argiñano 1990ean hasi zen ospea hartzen; ETB 1ean, beste zenbait sukaldarirekin batera, ETB 2 telebista katean saio bat eman zioten hilabeterako, probaldi gisa. Geroztik arrakasta handia izan dute Karlosen saioek, lehendabizi Euskal Herrian, gero Espainian, eta geroago munduko beste zenbait tokitan ere, hala nola Argentinan.

    Karlos Argiñanok munduko herrialde askotara zabaldu du Euskal Herriko sukaldaritza. Bere proiektuetan, lagun eta partaide izan du bere emazte Luisi Ameztoy; harekin sei seme-alaba egin ditu, eta beste bat adoptatu.