Crear actividad
Jugar Test
1. 
Normalean, nortzuk dira gorputzaren gurtzarekin lotutako produktuen iragarkietako protagonistak?
A.
Gizonak
B.
Emakumeak
C.
Emakumeak eta gizonak, berdin.
2. 
Gorputza gurtzera bideratutako produktuak emakumeentzat bakarrik al dira?
A.
Bai
B.
Ez
3. 
Zergatik uste duzu gorputzaren gurtzarekin lotutako iragarkiak gehienbat emakumeei zuzentzen zaizkiela?
4. 
Nolakoa da iragarkietan agertzen diren pertsonen profil fisikoa?
A.
Era guztietako pertsonak ikusten ditugu, bizi garen gizartean gertatzen den bezala.
B.
Normalean, pertsona gazteak, erakargarriak eta modara jantzitakoak izaten dira
5. 
Ikusten al da desberdintasunik iragarkietan agertzen diren pertsonetan, produktua gorputza gurtzera bideratzen den ala ez kontuan hartuta?
A.
Oro har, publizitatean agertzen diren pertsonen profila berbera da, iragartzen duten produktua edozein dela ere.
B.
Gorputzaren gurtzarako produktuak iragartzen dituzten pertsonak erakargarriak dira; gainerako iragarkietarako, berriz, profila aldatu egiten da saldu nahi diguten produktuaren arabera.
6. 
Egunero kontsumitzen dugun publizitateak fisikoaren gehiegizko balorazioa bultza dezakeela uste duzu? Arrazoitu zure erantzuna