Inicia sesión
Crear juego
Tipos de juegos
Centro de ayuda
Game Pin
Noticias
Planes
Crear juego
Inicia sesión
Todos los juegos
Jugar Test
Imprimir Test
AHOZKOAREN ULERMENA 1. Ni ez naiz Telma
Egilea :
Garazi Calleja
1.
[]
1. Budapesten Telma eta Nora bitxiak ziren, zergatik?
A.
Nora eta Telma ilegorriak zirelako ziren bitxiak, eta Budapesten ez zelako horrelakorik ikusten.
B.
Nora eta Telma sorginak zirelako ziren bitxiak, eta Budapesteko kaleetatik erratzaren gainean joaten zirelako.
C.
Nora eta Telma bikiak zirelako, eta Budapesten bikiak izatea bitxia zelako.
D.
Nora eta Telmak aurpegian izar formako orban bat zutelako ziren bitxiak.
2.
[]
2. Zelako gauzak gertatzen zitzaien ahizpa hauei bitxiak izateagatik?
A.
Kalean erratza lapurtzen saiatzen zirela, eta lagun eta irakasle batzuek haien beldur zirela.
B.
Kalean begira-begira geratzen zitzaiela, edo lagun eta irakasle batzuek ez zituztela bereizten.
C.
Kalean ile zati bat mozten saiatzen zirela, eta lagun eta irakasle batzuek haien ilea orrazten eta ukitzen ibiltzen zirela denbora luzez.
D.
Kaleko jendea haien orbanagatik galdezka ibiltzen zela, eta lagun eta irakasle batzuek begira-begira geratzen zitzaiela.
3.
[]
3. Nor agertu zen behin ikasgelan? Zertarako?
A.
Behin batean erizaina agertu zen ikasgelan. Irakasleari galdera bat egitera joan zen.
B.
Behin batean medikua agertu zen ikasgelan. Noraren bila joan zen.
C.
Behin batean matematika irakaslea agertu zen ikasgelan. Telmari matematika azterketa egitera joan zen.
D.
Behin batean erizaina agertu zen ikasgelan. Telmaren bila joan zen.
4.
[]
4. Nor joan zen erizaindegira?
A.
Telma joan zen, matematika azterketa egitea baino nahiago zuelako.
B.
Nora joan zen, Telma ikasgelan ez zegoelako eta matematika azterketa egitea baino nahiago zuelako.
C.
Ez zen inor erizaindegira joan, matematika azterketa zutenez ikasgelan geratu ziren.
D.
Erizaina eta irakaslea joan ziren, paper batzuk sinatzera.
5.
[]
5. Konturatu al zen erizaina erizaindegira zeraman umea Telma ez zela?
A.
Ez, ez zen konturatu, Telma zela uste zuen.
B.
Bai, Telma beharrean Nora zela konturatu zen.
6.
[]
6. Zertarako deitu zuen erizainak?
A.
Zauri bat garbitzeko deitu zuen erizainak.
B.
Botika bat hartzeko deitu zuen erizainak.
C.
Aurreko astean txerto okerra jarri ziolako deitu zuen erizainak.
D.
Txerto bat jartzea falta zitzaiola ohartu zelako deitu zuen erizainak.
7.
[]
7. Norak bera Telma ez zela adierazi zionean, erizainak sinetsi egin zion?
A.
Bai, sinetsi egin zuen eta ikasgelara itzultzeko agindu zion.
B.
Bai, sinetsi egin zuen eta errieta egin zion.
C.
Ez, ez zuen sinetsi egin eta txertoa emateko prestatu zen.
D.
Ez, ez zuen sinetsi eta gezurretan egoteagatik errieta egin zion.
8.
[]
8. Erizainak Norari txertoa eman zion?
A.
Ez, Norak ez zuen bigarren txertoa jaso, Telma erizaindegian agertu zelako.
B.
Ez, Norak ez zuen bigarren txertoa jaso, negarrez hasi zelako.
C.
Ez, Norak ez zuen bigarren txertoa jaso, erizaindegitik ospa egin zuelako.
D.
Bai, Norak bigarren txertoa jaso zuen, erizainak ez zuelako sinetsi.
9.
[]
9. Zer ikasi zuen Norak?
A.
Ez dela gezurrik esan behar ikasi zuen.
B.
Erizainak sorgin batzuk direla ikasi zuen.
C.
Bikia izateak alde onak eta txarrak dituela ikasi zuen.