Crear actividad
Jugar Test
1. 
Aukeratu esaldirik egokiena:
A.
Landareak gizaki bizidunak dira. Hazietatik sortzen dira, eta hazi eta ugaldu egiten dira.
B.
Landareak izaki bizidunak dira. Lurretik sortzen dira, eta hazi eta hil egiten dira.
C.
Landareak izaki bizidunak dira. Hazietatik sortzen dira, eta hazi eta ugaldu egiten dira.
2. 
Zer behar dute landareek hazteko?
A.
Ura eta argia behar dute.
B.
Sustraia, zurtoina eta hostoak.
C.
Ura, argia eta elikagaiak.
3. 
Landareak beharrezkoak dira animalientzat eta pertsonentzat. Zertarako erabiltzen ditugu landareak?
A.
Arnasteko behar dugun oxigenoa kanporatzen dute landareek.
B.
Animali belarjaleek jateko behar dute. Pertsonok ere landare batzuk jaten ditugu.
C.
Gure ingurua apaintzeko.
4. 
Zeintzuk dira landareen atalak?
5. 
Osatu landareen sustraia azaltzen duen esaldi hau: Sustraia ... ... hazten den landare atala da, landarea ...an finkatzen duena.
6. 
Sustraia zenbait forma izan ditzake:
A.
Batzuek sustrai nagusi lodi bat dute, eta meheago batzuk sortzen dira handik.
B.
Batzuek sustrai nagusi mehe bat dute, eta lodiago batzuk sortzen dira handik.
C.
Batzuek antzeko tamainako sustrai asko izaten dituzte.
D.
Batzuek sustrai lodiak dituzte, elikagaiak biltegiratzeko balio dutenak.
7. 
Zurtoinari buruzko esaldi hau osatu: Zurtoina lur ...an hazten da eta ...ei, ...ei eta ...ei eusten dien landare atala da. Zurtoina zenbait ...etan banatu ohi da.
8. 
Zeintzuk dira zurtoin motak?
9. 
Zurezko zurtoinak...
A.
Zurez osatuta daude eta bigunak dira. Zuhaitzek eta zuhaixkek dituzte horrelakoak.
B.
Bigunak, malguak eta berdeak dira. Belarrek dute mota horretakoa.
C.
Zurez osatuta daude, eta gogor eta zurrunak dira. Zuhaitzek eta zuhaixkek dituzte horrelakoak.
10. 
Zurtoin belarkarak...
A.
Zurez osatuta daude eta bigunak dira. Zuhaitzek eta zuhaixkek dituzte horrelakoak.
B.
Bigunak, malguak eta berdeak dira. Belarrek dute mota horretakoa.
C.
Zurez osatuta daude, eta gogor eta zurrunak dira. Zuhaitzek eta zuhaixkek dituzte horrelakoak.
D.
Gogorrak, zurrunak eta berdeak dira. Belarrek dute mota horretakoa.
11. 
Landareek, gainerako izaki bizidunek bezala, hiru bizi-funtzioak egiten dituzte:
A.
Fotosintesia
B.
Nutrizioa
C.
Ugalketa
D.
Harreman-funtzioa
12. 
Nola elikatzen dira landareak?
A.
Animaliek bezala egiten dute.
B.
Beren elikagaiak ekoizten dituzte.
C.
Beren elikagaiak jaten dituzte.
13. 
Zeintzuk dira landareek beren elikagaiak ekoizteko behar dituzten substantziak?
A.
Ura eta gatz mineralak.
B.
Oxigenoa.
C.
Karbono dioxidoa.
D.
Argia.
14. 
Nondik lortzen dute landareek beren elikagaiak ekoizteko behar duten ura eta gatz mineralak?
A.
Lurretik lortzen dituzte, sustraiaren bidez.
B.
Airetik hartzen dute.
C.
Hostoetatik hartzen dute.
15. 
Nondik lortzen dute landareek beren elikagaiak ekoizteko behar duten karbono dioxidoa?
A.
Lurretik lortzen dituzte, sustraiaren bidez.
B.
Airetik hartzen dute.
C.
Sustraietatik hartzen dute.
16. 
Osatu: "...ek zurezko zurtoin lodia dute: ... . Adarrak ...ak dira eta goiko aldean ateratzen dira".
17. 
Osatu: "...ek zuhaitzek baino ... laburragoa dute. Horregatik, haien ...ak .lurretik gertu ateratzen dira".
18. 
Osatu landareen hostoak azaltzen duen esaldi hau: Hostoak ...ean sortzen diren landarearen atal ...ak dira.
19. 
Zerez dago osatuta hostoa?
A.
Sustraia, zurtoina eta hostoak.
B.
Endorra eta adarrak.
C.
Txortena eta orria.
20. 
Zer da txortena?
A.
Hostoa zurtoinera lotzen duen atala da.
B.
Landarearen atal zabalena eta zapalena da.
C.
Lur azpian hazten den landare atala da.
D.
Lur gainean hazten den landare atala da.
21. 
Zer da orria?
A.
Hostoa zurtoinera lotzen duen atala da.
B.
Landarearen atal zabalena eta zapalena da.
C.
Lur azpian hazten den landare atala da.
D.
Lur gainean hazten den landare atala da.
22. 
Zeintzuk dira hosto erorkorreko zuhaitzak?
A.
Udazkenean hostoak galtzen dituzten zuhaitzak dira.
B.
Aldi berean hostoak galtzen ez dituzten zuhaitzak dira, apurka-apurka aldatzen baitituzte, eta beti dituzte hostoak.
C.
Udaberrian hostoak galtzen dituzten zuhaitzak dira.
D.
Ez dute aldi berean hostoak galtzen, eta beti ez dituzte hostoak.
23. 
Zeintzuk dira hosto iraunkorreko zuhaitzak?
A.
Udazkenean hostoak galtzen dituzten zuhaitzak dira.
B.
Aldi berean hostoak galtzen ez dituzten zuhaitzak dira, apurka-apurka aldatzen baitituzte, eta beti dituzte hostoak.
C.
Udaberrian hostoak galtzen dituzten zuhaitzak dira.
D.
Aldi berean hostoak galtzen dituzten zuhaitzak dira, eta beti ez dituzte hostoak.
24. 
Hostoen sailkapena...
A.
Tamainaren arabera: handiak, ertainak eta txikiak; formaren arabera: laukiak, borobilak, obalatuak eta triangeluarrak.
B.
Ertzaren arabera: leuna, hortzduna eta gingilduna; Orriaren formaren arabera: biribildua, obalatua, eliptikoa, lantza formakoa, triangeluarra, bihotz formakoa, palmatua, lerro formakoa eta orratz formakoa.
C.
Sustraia, zurtoina eta hostoak.
D.
Hostoak galtzen dituztenak eta iraun egiten dutenak.
25. 
Zer da izerdi landugabea?
A.
Fotosintesian ekoitzitako elikagaiak urarekin nahasturik.
B.
Ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoaren nahasketa.
C.
Landareek lurretik hartutako gatz mineral eta uraren nahasketa.
26. 
Zer da izerdi landua?
A.
Fotosintesian ekoitzitako elikagaiak urarekin nahasturik.
B.
Ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoaren nahasketa.
C.
Landareek lurretik hartutako gatz mineral eta uraren nahasketa.
27. 
Aukeratu esaldirik egokiena:
A.
Izerdi landugabea sustraian eta zurtoinean gora joaten da, eta hostoetara heltzen da.
B.
Izerdi landugabea hostoetan eta zurtoinean behera joaten da, eta sustraietara heltzen da.
C.
Fotosintesian ekoitzitako elikagaiak urarekin nahasturik izerdi landugabea eratzen dute.
28. 
Definitu fotosintesia.
A.
Sustraietan, elikagaiak ekoizteko, gertatzen den prozesua da.
B.
Landareek karbono dioxidoa sortzeko prozesua da.
C.
Landareek beren elikagaiak ekoizteko prozesua da.
29. 
Non gertatzen da fotosintesia?
A.
Hostoetan gertatzen da prozesu hori.
B.
Sustraietan gertatzen da prozesu hori.
C.
Enborrean gertatzen da prozesu hori.
D.
Adarretan gertatzen da prozesu hori.
30. 
Osatu fotosintesiaren azalpena: hostoek ... ... hartzen dute airetik, eta ... eta ... ... jasotzen dituzte sustraitik. Substantzia horiek nahasi eta ... bihurtzen dira ...ren argiari ezker.
31. 
Fotosintesiaren prozesuan, landareek zer sortu eta kanporatzen dute airera?