MATERIA IKASTEKO ARIKETA BAT.
IZARRAK, ARROKAK, ZELULAK, ARNASTEN DUGUN AIREA ETA AIREAN FLOTATZEN DUTEN HAUTS IZPIAK MATERIAZ OSATUTA DAUDE. IDEIA, POZA, BAKEA ETA HIZKUNTZA, ORDEA, EZ DA MATERIATZAT HARTZEN.
2
ARKIMIDESEN PRINTZIPIOA
GORPUTZ BAT LIKIDOAN SARTZEN DUGUNEAN, GORANTZAKO BULTZAKADA JASATEN DU ETA LIKIDO KOPURU BAT KANPORATZEN DU. GORPUTZAK KANPORATUTAKO LIKIDOAREN PISUA, GORPUTZAK JASO INDAR BERA DU.
3
MATERIA ETA PROPIETATEAK
Materiaz osatuta dago inguruan dugun guztia: ura, animaliak nahiz liburuak. Airea bera materia da, ikusi ezin dugun arren. Masa duen eta bolumena hartzen duen oro da materia. Definizio horrek hainbat materia mota biltzen ditu bere baitan, beren propietate orokorren arabera bereiz daitezkeenak.
Materiaren propietate orokorrak, unibertsoko gorputz guztiek dituztenak, masa eta bolumena dira.Masa: Masa gorputz batek duen materia kantitatea da. Kilogramotan (kg) neurtzen da, eta balantzen zein baskulen bidez kalkulatzen da. Adibidez, elefante batek (4000kg) arratoia batek (1kg) baino masa handiagoa du, materia kantitate handiagoz osatuta dagoelako.Bolumena: Bolumena gorputz batek hartzen duen espazioa da. Litrotan neurtzen da, eta ontzi graduatuak (hala nola, probetak eta ontzi neurgailuak) erabiltzen dira berori kalkulatzeko. Elefanteak arratoiak baino espazio handiagoa hartzen duenez, elefantearen bolumena ere arratoiarena baino handiagoa da.
5
PROPIETATE BEREIZGARRIAK
Kolorea, zaporea, gogortasuna, gardentasuna, elastikotasuna, eta abar propietate bereizgarriak direla, baina unitate honetan tenperatura eta dentsitatea baino ez ditugu aztertuko.TENPERATURA hotz edo bero gisa antzematen dugun materiaren ezaugarriak da. Termometroen bidez neurtzen da, Celsius gradutan edo zentigradutan ( ºC ).DENTSITATEA gorputz baten masaren eta gorputz horrek hartzen duen bolumenaren arteko erlazioa da. Substantzia bakoitzak bere dentsitatea du, eta gorputz baten masa bolumenaz zatituz neurtzen da. Adibidez, 1kg-ko masa duen burdinazko bola batek espazio txikia hartzen du, baina lumaz betetako poltsa batek baino dentsitate handiagoa du.
6
MATERIAN GERTATZEN DIREN ALDAKETAK
Materiak aldaketak jasaten ditu etengabe: arrokak hautsi egiten dira, fruta usteldu egiten da, burdin herdoildu egiten da etab. Materiaren kolorea, egoera edo tenperatura aldatzen bada, baina konposizio edo osaera berari eusten badio, materiak aldaketa fisikoa jasan duela esaten da. Adibidez, ura ontzi batera bota eta ontzia izozkailuan sartzen badugu, tenperatura aldaketak jasaten ditu.Beste batzuetan, materia aldatzearekin batera haren osaera ere aldatzen da, halakoetan, materiak aldaketa kimikoa jasan duela esaten da. Adibidez, paper zati bat erretzen denean, ke eta errauts bihurtzen da. Beraz, papera paper izateari uzten dio, osaera kimikoa aldatu egiten da.
Materiak jasaten duen aldaketa fisikoak itzulgarriak ala itzulezinak izan daitezke. Aldaketa fisikoak itzulgarriak dira, baldin eta aldaketa eragiten duen ekintza etetean, materiak jatorrizko egoera eta itxura hartzen baditu. Malguki bat tenkatuz gero, adibidez, aldatu egiten da haren itxura, tenkatuta dagoen bitartean, baina askatzean, jatorrizko forma hartuko du berriro.Aldaketa fisikoak itzulezinak dira, baldin eta aldaketa eragiten duen ekintza etetean materiak jatorrizko itxura hartzen ez badu. Esaterako malgukia luzaroan indar gehiegiz tenkatuz gero, ez du jatorrizko itxura artuko, tenkatzeari utzi arren.Hauexek dira materiak jasaten dituen aldaketa fisiko nagusietako batzuk: posizio aldaketa; forma aldaketak; zatiketa; gorputz baten dilatazioa edo uzkurdura, tenperaturak gora edo behera egitean; eta materiaren egoera aldaketak.
Materiak jasaten dituen aldaketa edo erreakzio kimiko nagusiak oxidazioa, errekuntza eta hartzidura dira.
Oxidazioa oxigenoaren eraginez substantzia bat beste batean bihurtzea da. Adibidez, burdinazko objektu bat luzaroan kanpoan uzten badugu, airearen oxigenoaren eraginez erreakzionatuko du, eta orban gorrixka moduko batzuk agertuko zaizkio. Substantzia horri burdin oxidoa deritzo. Halakoetan, burdina oxidatu edo herdoildu egin dela esan ohi dugu.
Errekuntza argitan nahiz berotan energia askatzen duen oxidazio oso azkarra da. Erreakzio horretan, erregai deritzon gorputza erre egiten da. Esate baterako, errekuntza gertatzen da zurezko enborrak sutan erretzean, erreakzio horretan argia eta beroa askatzen baitira. Oxidazioa are azkarragoa eta bortitzagoa denean eta energia kantitate handiagoa askatzen denean, leherketa deritzo erreakzioari. Leherketak dira, esate baterako, su artifizialak.
Hartziduran, mikroorganismoek (hala nola, bakterioak edo legamiek), mota jakin bateko materia (azukretan aberatsa izan ohi dena, oro har) aldatzen dute, oxigenoaren eraginak gabe. Hartziduraren bidez, esnetik jogurta lortzen dugu; eta irina, ura, gatza eta legamia nahastuta, ogia.
12
MATERIAREN EGOERAK ETA EGOERA ALDAKETAK
Materia hiru egoeratan egon daiteke: egoera solidoan, egoera likidoan edo gas egoeran. Tenperatura igotzen edo jaisten, materia egoera batetik bestera igarotzen da, baina haren osaera kimikoa ez da aldatzen.
Materiak ezaugarri jakin batzuk ditu hiru egoeratako bakoitzean, egoera solidoan, egoera likidoan eta gas egoeran. Egoera solidoan, berezko forma eta bolumena izaten ditu. Esaterako, puxtarri batek forma bera du, eta espazio bera hartzen du patrikan nahiz kutxa batean sartuz gero. Egoera likidoan, materiak ez du forma finkorik, zer edukiontzian dagoen, haren forma hartzen du; baina bolumen konstantea du. Esaterako, botila batean litro bat ur sartuz gero, urak botilaren forma hartuko du, eta pitxar baten botaz gero, berriz, pitxarraren forma hatuko du; baina uraren bolumena ez da aldatutako: litro bat izango da ontzi batean nahi bestean.Gas egoeran, materiak ez du forma formarik ez berezko bolumenik. Gasek hedatzeko ahalmena dute, ahal den bolumena guztia hartzeko joera baitute. Hau da, zer edukiontzitan horren espazioa osoa hartzen dute, eta, gainera, edukiontzia ondo itxita ez badago, gasak ihes egiten du. Esaterakoa, xiringa bateko airea puxika batean sartuz gero, airea espazioa eta forma hartuko ditu; ez die eutsiko xiringan sartuta zegoenean zuen espazioari eta formari. Horrez gain, puxika ondo lotzen ez badugu, gasak ihes egingo du, eta une horretan gauden gelaren espazioa hartuko du. Tenperatura jakin batean, materia mota bakoitza egoera batean egongo da. Adibidez, 20 ºC-tan, aluminioa egoera solidoan dago, ura, egoera likidoan, eta oxigenoa, gas egoeran.
Egoera aldaketak materian jasan ditzakeen aldaketa fisiko nagusiak dira, eta tenperatura igotzean eta jaistean gertatzen dira:Tenperatura igotzen denean, solidoak likido bihurtzen dira. Aldaketa horri fusio deritzo. Tenperatura are gehiago igoz gero, likidoak gas bihurtzen dira. Egoera aldaketa horri lurruntzea deritzo.Tenperatura jaisten denean, gasak likido bihurtzen dira, kondentsazio prozesuaren bitartez. Tenperatura are gehiago jaitsiz gero, likidoak solido bihurtzen dira. Egoera aldaketa horri solidotzea deritzo. Horrez gain, zuzenean gas egoerara igaro daitezke, eta gasak egoera solidora, sublimazioa izeneko prozesuaren bidez.
Entsalada prestatzen dugunean, nahastura bat egiten ari gara, eta eransten diogun jaki bakoitzari (hala nola, tipulari, letxugari edo tomateari) osagai deritzo. Nahastura batzuetan, esaterako, entsaladan, begi hutsez bereizten dira osagai guztiak. Beste batzuetan, ordea, ezin dira bereizi; esaterako, edalontzi batean ura eta azukrea nahasten ditugunean. Baina mota bateko nahiz besteko nahasturetan dauden osagaiak bereizteko modua-prozesu erresagoen edo gaitzagoen bidez-, aldaketa fisikoak besterik jasan ez dituztelako.
Nahastura homogeneoetan, osagaiak ez dira begi hutsez antzematen, eta ez dira bereizten errazak. Mota horretako nahasturak dira, esaterako, arnasten dugun airea (nitrogenoz, oxigenoz eta beste gas batzuez osatua) eta bizkotxoa (irinaz, arrautzez, esnez, azukrez eta legamiaz egina).Disoluzioak nahastura homogeneoak dira, baina bereziak. Bi osagaik edo gehiagok osatuta daude, eta horietako bat, gutxienez, likidoa da. Disoluzioak dira, besteak beste, ura eta azukrea.
17
NAHASTURA ETERROGENEOAK
Nahastura heterogeneotan, osagaiak begi hutsez antzematen dira, eta bereizten errazak dira. Nahastura heterogeneoak dira, esate baterako, marrubiak esnegainez (esnegaina eta marrubiak erraz bereizten dira) eta granitoa (gaia osatzen duten marinelak oso ondo bereizten dira: kuartzoa feldespatoa eta mika).
Nahastura homogeneoetan, osagaiak ez dira begi hutsez antzematen, eta ez dira bereizten errazak. Mota horretako nahasturak dira, esaterako, arnasten dugun airea (nitrogenoz, oxigenoz eta beste gas batzuez osatua) eta bizkotxoa (irinaz, arrautzez, esnez, azukrez eta legamiaz egina).Disoluzioak nahastura homogeneoak dira, baina bereziak. Bi osagaik edo gehiagok osatuta daude, eta horietako bat, gutxienez, likidoa da. Disoluzioak dira, besteak beste, ura eta azukrea.
Nahastura osatzen duten substantziak hainbat metodo erabilita bereiz daitezke; hala nola, bahetzea, iragaztea, dekantazioa eta destilazioa.Bahetzea hainbat tamainatako solidoek osatutako nahasturak bereizteko erabiltzen da. Horretarako, hainbat tamainatako zuloak dituzten baheetatik pasarazten da. Iragazteari esker, solido batek eta likido batek osatutako nahasturen osagaiak bereiz daitezke. Nahastura iragazki batetik pasaraziz egiten da.Iragazteari esker, solido batek eta likido batek osatutako nahasturen osagaiak bereiz daitezke. Nahastura iragazki batetik pasaraziz egiten da.Dekantazioa dentsitate desberdinetako bi likido bereizteko erabiltzen da. Nahastura, dekantazio inbutua deritzon ontzi batean jalkitzen uzten da, bi likidoak bereizi eta dentsitate txikiena duena gainean geratzen den arte. Ondoren, inbutuko giltzak ireki, eta likidorik dentsoena ontzi batera isurtzen da.Destilazioa disoluzio bat osatzen duten bi likido bereizteko erabiltzen da. Horretarako, destilazio tresna erabiltzen da. Nahastura berotu egiten da, likidoetako bat lurrundu arte (likidotik gas egoerara aldatzeko gutxien behar duena). Ondoren, lurruna hodi batetik igaro, hoztu eta, atzera, egoera likidora itzultzen da.
|