Erromantizismoa gehien bat zein mendetako garai historikoa da?
A.
XVII
B.
XIX
C.
XVIII
2.
Zein da Erromantizismoko musikaren ezaugarririk garrantzitsuena?
A.
Konposizioan forma kontuan hartzea.
B.
Orkestra handientzat egiten dela, eta piezak laburragoak direla.
C.
Musikaren adierazkortasuna, artisten emozioak eta originaltasuna.
3.
Zer da "lied" bat?
A.
Pianorako eta ahotserako konposizio labur bat.
B.
Sinfonia bat da; hori esan nahi du alemanez.
C.
Erromantizismoko musika-tresna bat.
4.
Biolina Erromantizismoko orkestren musika-tresna berria da.
A.
Egia
B.
Gezurra
5.
Poema sinfoniko bat ... *
A.
garaiko musikariek egiten zuten poesia mota bat da.
B.
musikak istorio bat kontatzen du berez, eta ikusleak istorioa buruan imajinatu behar du, idatzizko programa (paper) baten laguntzaz. Programa horretan, historia hori pixka bat kontatzen da, testuinguruan jartzeko.
C.
Haydnek, Mozartek eta Beethovenek asmatutako musika da eta errima duen poema luze bat hartzean datza.
6.
Zer dira birtuosoak?
A.
Musika-tresna ongi menderatzen duten musikariak.
B.
Oso musika ona egiteko dohaia duten konpositoreak.
C.
Musika oso ondo irakurtzen dakiten biolin-joleak eta piano-joleak.
7.
Orkestrak gero eta handiagoak dira eta musika-lanen iraupena handiagoa da.
A.
Egia
B.
Gezurra
8.
Erromantizismoan, konpositorea…
A.
… nobleentzat lan egiten du
B.
… diru asko duen burgesa da, eta ez du inoren laguntzarik behar.
C.
… artista independentea da
9.
Erromantizismoan kontzertuak…
A.
… kontzertu-aretoetara zabaldu eta ugaritu egiten dira, eta estatus guztietako jendearengana iristen dira.
B.
… oso “selektoak” dira eta nobleziari zuzenduta daude.
C.
… leku handietan egiten dira, hala nola futbol-zelaietan.
10.
Nor izan zen musikari birtuosoen artean lehen “izar” handia?
A.
J.S. BACH
B.
MOZART
C.
PAGANINI
11.
Erromantizismoan instrumentuen “erregea” hau izan zen:
A.
Biolina
B.
Pianoa
C.
Txirula
12.
Nor da Klasizismoaren eta Erromantizismoaren arteko zubia?