Crear juego
Jugar Test
1. 
Amamak hogeita hamazazpi gozoki ditu bere poltsan. Bere biloba nagusienari zortzi gozoki eman dizkio, erdikoari sei eta gazteenari lau eman dizkio. Zenbat gozoki geratzen zaizkio poltsan?
A.
Berrogeita hamabost gozoki geratzen zaizkio poltsan.
B.
Berrogeita hamaika gozoki geratzen zaizkio poltsan.
C.
Hemeretzi gozoki geratzen zaizkio poltsan.
D.
Hogeita hiru gozoki geratzen zaizkio poltsan.
2. 
Baserri batean bi asto, txakur bat, hamaika oilo eta lau behi zeuden. Lau hankako zenbat animalia zeuden baserri horretan?
A.
Hamabi zeuden.
B.
Hamazortzi zeuden.
C.
Hamalau zeuden.
D.
Zazpi zeuden.
3. 
Nire lehengusina ni baino zortzi urte nagusiagoa da. Nire lehengusinak hogeita bat urte baditu, zenbat urte ditut nik?
A.
Hamahiru urte ditut.
B.
Hogeita bederatzi urte ditut.
C.
Hogeita hamaika urte ditut.
D.
Zazpi urte ditut.
4. 
Fruta dendan ehun eta berrogeita hamar sagar berde, berrehun sagar gorri eta hirurehun banana zituzten. Baina bezeroek laurogeita hamar sagar erosi dituzte. Zenbat sagar geratzen dira fruta dendan?
A.
Bostehun eta hirurogei geratzen dira.
B.
Zazpiehun eta berrogei geratzen dira.
C.
Laurehun eta berrogei geratzen dira.
D.
Berrehun eta hirurogei geratzen dira.
5. 
Herri bateko biztanle guztiek herriko jaietako zapia erosi dute. Denda batean berrehun eta berrogeik erosi dute zapia, beste batean ehun eta hirurogeita hamarrek, eta azkeneko batean, hirurehun eta hamarrek. Zenbat biztanle daude herri horretan?
A.
Laurehun eta hamar biztanle daude.
B.
Zazpiehun eta hogei biztanle daude.
C.
Bostehun eta berrogeita hamar biztanle daude.
D.
Ezin dugu jakin zenbat biztanle dauden.