Crear juego
Jugar Test
1. 
HHko liburutegian 85 ipuin daude, eta LHko liburutegian, 76 ipuin. Zenbat ipuin daude bietan guztira?
2. 
Parkean, 124 arrosondo gorri, 56 zuri eta 35 hori landatu dituzte. Zenbat arrosondo landatu dituzte guztira?
3. 
Bidaia bat egiteko, 350 lagunek eman behar dute izena, gutxienez. Baina 195 soilik daude zerrendan. Beste zenbat lagunek eman behar dute izena, bidaia egiteko?
4. 
Supermerkatu bateko biltegian 737 kilo arroz zituzten atzo. Gaur 479 kilo saldu dituzte. Zenbat kilo dituzte orain biltegian?
5. 
Xabierrek 28 urte ditu, eta Leirek, berriz, Xabierrek baino 15 urte gehiago. Zenbat urte ditu Leirek?
6. 
Saioak 350 € zituen aurreratuta, eta 75 € kobratu ditu lan baten truke. Gaur, 225 €-ko faktura bat ordaindu du. Zenbat diru dauka horren ondoren?
7. 
Josebak 65 txapa zituen, baina lagun bati 27 eman dizkio. Zenbat txapa ditu orain?
8. 
Mirenek 24 margo ditu kutxatilan, eta beste 12 etxean. Zenbat margo ditu guztira?