Icon Crear Crear

Izoztu - desizozteko aholkuak

Test

Ziur izozten eta desizozten behar bezala dakizula?

Descarga la versión para jugar en papel

3 veces realizada

Creada por

España

Top 10 resultados

  1. 1
    02:05
    tiempo
    100
    puntuacion
¿Quieres aparecer en el Top 10 de este juego? para identificarte.
Crea tu propio juego gratis desde nuestro creador de juegos
Compite contra tus amigos para ver quien consigue la mejor puntuación en esta actividad

Top juegos

  1. tiempo
    puntuacion
  1. tiempo
    puntuacion
tiempo
puntuacion
tiempo
puntuacion
 
game-icon

Izoztu - desizozteko aholkuakVersión en línea

Ziur izozten eta desizozten behar bezala dakizula?

por Kontsumo Gasteiz
1

Elikagaiak izozten ditugunean, hotzak mikroorganismoak hiltzen ditu.

2

Janari bakoitzak bere izozte-iraupena du, bere ezaugarrien eta konposizioaren arabera.

3

Kozinatu aurretik, ia elikagai guztiak guztiz desizoztu beharko lirateke.

4

Janari guztiak babestuta gorde behar dira, izozteak erredurak eragin ez ditzan.

5

Elikagaiak leku batetik bestera eramaterakoan, izoztutako elikagaien hotza poltsa isotermikoekin mantendu behar da.

6

Ontziratzeko erabilitako ontzietan izozte-eguna jartzea gomendatzen da.

7

Janariak giro-tenperaturan desizoztea da metodorik aproposenetako bat.

8

Mikrouhin-labean (edo labean) janariak azkar desizozten dira, eta gainera mikrobio-aldaketarik gabe.

9

Elikagai bat ez da bitan baino gehiagotan izoztu behar.

10

Hozkailuan desizoztea azkarra da, eta ez da egokiena.

Azalpena

Ez dira hiltzen. Aitzitik, “lelotuta” geratzen dira egoera latentean.

Izoztutakoak ez du betirako irauten. Bakteriek, motelago bada ere, haien lana egiten jarraitzen dute.

Horrela izan ezean, kozinatu ordez, desizozten jarraituko genuke. Barazki eta frijituen kasuan, aldiz, hobe da desizoztu gabe kozinatzea.

Izozteko bilgarri onenak aluminiozko papera, film gardena, tupper-ak edo izozteko berariazko poltsa txikiak izango lirateke.

Lekualdatzea ahalik eta azkarren egin beharko genuke. Erosketak egiteko unean, izoztutako produktuak azken momentura arte ez erosi. Poltsa isotermikoek hotza luzaroago mantentzen dute.

Horrela noiz izoztu genuen eta noiz arte kontsumitu dezakegun kontrolpean izango dugu.

Metodo okerrena da, kanpoaldeak berehala lortzen duelako giro-tenperatura, barnealdea oraindik desizoztu ez den bitartean. Mikroorganismoek erraz erasotzen diote janariaren azalari.

Metodo azkarra, baina, aldiz, azala egos daiteke. Gomendagarria bakarrik presaka bagabiltza. Gailuaren 'Desizoztu' funtzioa erabili beharko dugu.

Gehienez, bi aldiz: bat, kozinatu baino lehen eta, bestea, kozinatu ondoren. Bestela, produktuak propietate kulinario eta nutritiboak galduko ditu.

Metodorik egokiena da. Janaria modu uniformeagoan desizozten da, baina egunak ere eman ditzake, beraz, planifikazioa beharrezkoa da.

educaplay suscripción