Crear actividad
Jugar Test
1. 
Kategorien arabera antolatuta daude, eta letra eta identifikazio zenbakiarekin edo izen osoarekin.
A.
Gehigarriak
B.
Koloratzaileak
2. 
Produktua merkatuan identifikatzen deneko izenaz ari bagara, honako honetaz ari gara...
A.
Izen komertziala
B.
Elikagaiaren izena
3. 
Produktuaren kantitatea adierazten badigu, bolumena edo pisua adieraziz, honako honetaz ari gara...
A.
Pisu xukatua
B.
Eduki garbia
4. 
Produktuak dituen osagai guztiak ordenean jarrita biltzen dituen zerrenda bat erakusten badizuete, zertaz ari gara hitz egiten?
A.
Osagaien zerrenda
B.
Konponenteak
5. 
Produktuaren jatorria, ekoizpena eta ontzikiratzea jakiteko, etiketan honako hauek bilatu beharko genituzke...
A.
Enpresa ekoizlea
B.
Enpresa ekoizlearen eta enpresa ontzikiratzailearen izen eta helbide soziala
6. 
Zerk argitzen digu produktua erabiltzeko modu egokia?
A.
Kontsumitzeko modua
B.
Erabiltzeko eta kontserbatzeko jarraibideak
7. 
Produktuak bere ezaugarriak noiz galduko dituen edo noiztik aurrera hartzea komeni ez den esaten badugu, zertaz ari gara hitz egiten?
A.
Produktua kentzeko data
B.
Gutxieneko iraupen data edo iraungitze data
8. 
Baldintza berberetan ekoizturiko produktu talde bat adierazten digu.
A.
Fabrikazio lotea
B.
Ekoizpen taldea
9. 
Balio energetikoa, koipeak, koipe aseak, karbono-hidratoak, proteinak eta gatza zehazten badira, zertaz ari gara hitz egiten?
A.
Nutrizio-informazioa
B.
Elikadura-datuak