Crear juego
Jugar Relacionar Columnas

HAIZEBEKO ISURIALDEA

LANDAREDI XEROFILOA

EGITURA FUNTSAK

METROPOLI-AREA

HAURREN HERIOTZA TASA

ARIDOTASUNA

HAZKUNDE ERREALA

BIZI ITXAROPENA JAIOTZEAN

KOHESIO FUNTSA

ANPLITUDE TERMIKOA

HIRI EGITURA

ISOTERMAK

Lurzoruan nahiz atmosferan ur nahikoa ez dagoenean gertatzen den egoera da. Batzuetan, prezipitazioak urriagoak dira lurruntzen den ura baino, eta orduantxe gertatzen da fenomeno hau. Beraz, prezipitazioen eta ura lurruntzearen eragile nagusia den tenperaturaren arteko erlazioaren baitan dago idortasuna; hau da, prezipitazioa zenbat eta ttikiagoa eta tenperatura zenbat eta handiagoa izan, idortasuna orduan eta handiagoa da. Neurtzeko 2 indize daude. Hileko idortasuna neurtzeko, Gausss-en indizea (=hilabete bat idorra da hilabete horretako batez besteko tenperaturaren bikoitza mm-tan erregistratutako prezipitazio kopurua baino handiagoa edo berdina bada) eta Idortasun orokorra neurtzeko, De Martonne-ren indizea (prezipitazioen guztizkoa urteko batez besteko tenperaturaz zatitu eta horri hamar batuz; hala lurralde hezeak, erdihezeak, erdilehorrak...izan daitezke). Begetazioa eza edo eskasia eragiten du (landaretza xerofiloa).

Atzeratutako eskualdeen garapena sustatzeko, eta gainbeheran egin duten industria eskualdeak birmoldatzeko Europako Batzordeak kudeatzen dituen diru-laguntzak dira. Egitura-funtsek batez ere, enpleguari lagundu diote. Europako eskualdeen arteko ezberdintasunak murrizteko Europar Batasuneko politika erregionala ezarri zen 1975ean. Espainian, 1986tik aurrera.

Eguraldi-mapa batean tenperatura (airearen berotasun-maila) bereko puntuak lotzen dituzten lerroak dira.

Maastrich-eko (1993) itunean sortutako fondoa, Europar Batasuneko estaturik behartsuenei Ekonomia eta Diru Batasunean sartzeko konbergentzia-irizpideak betetzen laguntzeko: Herriok aurrekontua murriztu eta defizit publikoa kontrolatzea, inbertsioak bultzatzeko. Kohesio diruak ingurugiro arloko proiektuak eta Europara zabaltzeko garraio sareak finantzatzeko erabiltzen dira. Gehiegizko gastuko proiektuak finantzatuz.

Erakusle honek pertsona bat jaiotzean kalkulatzen zaion bizi iraupena edo urte kopuruak erakusten digu. Aldatu egiten da herri batetik bestera, bizi baldintzen arabera: elikadura, osasuna, higienea, gerrak etab. Bizi itxaropenak herri baten garapen mailaren isla da. Handiagoa izaten da herri garatuetan. Espainian gizonetan 78 urtetakoa da eta emakumeetan 84 urteetakoa.

Hiria morfologia eta eginkizun bereziak dituzten inguruetan zatitzea da. Urbanizazio-prozesu luzearen emaitza modura, gaur egungo Espainiako hiriak egitura konplexua du. Hiri konbentzionaletan, inguruko landatik ongi bereizita daudenean, zona horiek alde zaharra, industria-aldiko zabalgunea eta gaur egungo periferia dira. Hala ere, urbanizazioaren intentsitatea dela bide, hiri batzuk hurbileko biztanle-nukleoekin lotu eta hiri-aglomerazioak edo hiri-multzoak sortu dira.

Leku bateko hilabeterik hotzeneko eta beroeneko bataz bertzeko tenperaturen artean dagoen aldea.

Leku batean urte batean jaiotako mila haurretatik, urte bat bete baino lehen hildakoen kopurua. XX. mendean asko jaitsi zen, egun Espainian, 0/00 3,53koa da. Formula: Haurren Heriotza-tasa = urte 1 bete aurretik hildako haurren kopurua x 1000 / jaiotakoen haurren kopuru osoa.

Eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiriak sortutako hiri-aglomerazioa da. Inguru zabal bat antolatzen du, eta horretan alboko zenbait udalerri sartzen dira, haien artean, harreman sozioekonomiko garrantzitsuak ezarriz. Espainian, metropoli-inguruek ez dute muga ofizialik. Beraz, hiri zentral bat eta hiri satelite multzo bat duen eskualdea da. Metropoli eremuak eskualde handi bat antolatzeko administrazio eta politika eskualde bezala sortzen dira. Eskualde horretan dauden udalerriek beraien autonomia daukaten arren bere hazkundea eta lurraldearen antolamendua metropoli zentralak baldintzatzen ditu. Ondorengo ezaugarri hauek ditu: erdian tamaina eta bertako jarduera ekonomikoak kanpora irtetean eratzen du metropoli ingurua; eta garraio eta komunikazio-sistema garatua, hiria bere eraginpeko eremuarekin lotzen duena.

Nagusitzen diren aire masek jotzen ez duten, babesean geratzen den mendietako maldak. Alde honetan aire masak, dagoeneko hezetasuna galduta eta beroagoak iristen dira foehn fenomenoa sortaraziz. Beraz, airearen tenperaturak gora egiten du eta lehortasuna handitu egiten da.

Mediterraneoko flora-eskualdeko landare-formazioa. Idortasunera edo lehortasunera egokitutako landaredia, hainbat sistemaren bidez: lurrazalean hedatuta edo oso sakonak diren sustraiak garatzea ura hartzeko, eta hosto iraunkorrak eta esklerofiloak (gogorrak eta korizeoak: txikiak, babes-estaldurarekin, erretxina, arantzak…), lurrunketa eta irradiazioa gutxitzeko. Espainian, klima mediterraneoan, batez ere, subdesertikoan eta estepakoan. Hosto txikikoak, arantzatsuak eta sustrai sakonekoak izaten dira, zabalduenak: txilarrak, isatsak, ezkaiak, erromeroa...

Leku jakin bateko hazkunde osoa da denbora tarte batean, leku horretako mugimendu naturalen eta migrazio mugimenduen ondorioa da. Hazkunde erreala hazkunde begetatiboari migrazio saldoa batuz edo kenduz kalkulatzen da. Egun, Espainiako probintzia askok saldo negatiboa daukate. Formula: BerH (jaiotzak – heriotzak) + MS (I – E)