UDALERRIA
EKOSISTEMA
NEKAZARI EXODOA
BIZTANLERIA ERROLDA
BIZTANLERIA-DENTSITATEA
DEPRESIOA
EUROPAR BATASUNEKO NEKAZARITZA POLITIKA
MEANDROA
KLIMA
CBD
HIRI INGURUKO EREMUA
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Herri-administrazioaren edo udalerriaren administrazioaz arduratzen den erakundea, alkate eta zinegotziez osatua dagoena. Zinegotziak sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen dira eta alkatea zinegotziek hautatzen dute. Eginkizuna udalerriko biztanleei zerbitzuak ematea da, biztanleri gehiago zerbitzuak ugariagoak izanen dira.
(Behe-presioa). Zikloia presio handiko guneek inguratuta dagoen presio txikiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik beheiti jotzen duen presio gunea da eta haizea beroren inguruan biraka dabil, erlojuaren orratzen kontrako norantzan. Atmosferaren goiko geruzetarantz jotzen du. Giro ezegonkorra ekarri ohi du, hodeitsua eta euritsua sarri askotan.
1962an ezarri zuten nekazaritza politika bateratua. Honen helburuak, besteak beste, ekoizpena handitzea eta elikagaien eta inportazioen mendekotasuna murriztea ziren. Baina handik gutxira, gehiegizko ekoizpena arazo bihurtu zen, zergatia EBko prezioak izan ziren. Munduko merkatuarekin konparatuz, produktuen prezioak altuegiak eta konpetibitate gutxikoak ziren. 2003ko eraldaketak egoera hau zuzendu zuen: nekazariei laguntzak emanez gutxiago ekoizteko eta ustiategiak modernizatzeko, ingurugiroa, kalitatea, ongizatea eta segurtasuna bermatzeko eta lehiakorra eta iraunkorra izateko. Europako Erkidegoko produktuen lehentasuna, hirugarren herrialdeetatik datozenei arantzelak ezarriz.
Litosfera, hidrosfera, atmosfera eta biosferako osagai guztien arteko harremana da. Osagai guztiek elkarrekin loturik daude eta sistema horretako osagai baten aldaketak eragina dauka gainerako osagaietan. Lurraren ekosistema etengabe bilakatzen ari da, gizakiek eginiko aldaketa handiek arriskuan jarri dute ekosistema horren oreka. Lurreko ekosistemak ikertzen dituen zientzia ekologia da.
Energi-iturriak lan bat egiteko beharrezko indarra ematen duten baliabideak dira. Ezinbestekoa sektore ekonomiko guztietan, batez ere, industrian. Energi berriztagarriak baliabide agortezinetatik datoz, garbiak dira eta oso sakabanatuta daude. Hauen erabilera handitzen ari da, horren eraginez, energia-menpekotasuna gutxitu (petrolioa eta gasa), energia-kutsadura murriztu eta auto-hornikuntza handitu nahi dira. Hala ere, ezarpen geldoa izan dute, garestiagoak direlako eta garapen teknologikoa ez delako behar bestelakoa. Energi berriztagarri nagusienak hidraulikoa, biomasa, eolikoa, eguzkikoa, geotermikoa eta marea-energia dira.
Ibaiaren ibilbideak egiten duen kurba antzekoa, errazago egiten da eremu lau edo aldapa gutxiko eremuetan, sedimentua edo ibaiak garraiatzen dituen materialak meandroaren norabideko bertze aldeko ertzean pilatzen direlako. Indar zentrifugo eta higadurak ibaiaren ibilbidea bideratzen dutelako.
Inguruan eraikitako periferia zabala duen hiria; periferia hori ekonomiaren aldetik hiri zentralaren menpekoa da. Industri eta zerbitzuen garapenak hiriek eraikitako ingurua handiagotu egin zuten eta garraio-ardatz nagusien inguruan periferia zabalak sortu zituzten. Hiri-inguru horiek auzoko udalerriekin elkartu ziren batzuetan, eta hiri-aglomerazioak sortu zituzten. Etenik gabeko hiri esparrua osatzen denean konurbazioa esaten zaio. Egun, hiri handien hazkunde-erritmoa txikiagoa da, baina espazioan hedatzen jarraitzen dute, hiri-lauso izenekoa sortu da.
Kopuru erlatibo bat da, honek leku bateko biztanleen eta leku horren azaleraren arteko lotura adierazten du. Kopuru horrek biztanleriak espazioan daukan intentsitatea adierazten du. Espainian gora egin du azkeneko urte hauetan (2015ean 92,2 bizt./km2), hala ere, desoreka espazial garrantzitsuak ditu. Biztanle/km2 (edo m2) neurrian adierazten da.
Leku bateko atmosferaren bataz bertzeko egoera da. Leku horretan urte osoan gertatzen diren eguraldi moten ohiko segidak eragiten du. Klimak eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu, eta horiek modu estatistikoan (klimogramak) zehazten dira. Balio horiek fidagarriak izateko, gutienez 30 urtez behaketa egin behar da. Klima aztertzen duen zientzia klimatologia da.
Barne migrazio mota bat da. Nekazal populazioak landa eremutik hirira aldi bateko edo behin betirako joatea esan nahi du. Migrazio garrantzitsua izan zen industrializazioaren hastapenean eta urbanizazio prozesuan. Finean, landa munduaren despopulaketa prozesua suposatzen duen barne migrazio mota bat da. Prozesu hau antzinakoa da eta beti eman da, baina exodo hitzarekin fenomeno masiboa dela esan nahi da. Landa exodoa industrializazio garaian eman zen gehien bat, nekazaritzaren modernizazioarekin batera eta Espainiako historia garaikidean 60ko hamarkadan eman zen landatik hirirako fenomeno masiboari deritzo.
Estatu bateko eta une zehatz bateko biztanle guztien (egitatezko eta zuzenbidezko gizabanakoen kopuru osoa) datu demografiko, sozial eta ekonomikoak (jaiolekua, bizilekua, sexua, egoera zibila, adina, heziketa maila, lanbidea, etxebizitza etab.) jasotzen dituen dokumentua, ZENTSOA, 10 urtean behin gauzatzen dena (1 amaierako urteetan). Datu hauek banakakoak eta sekretuzkoak dira, soilik datu orokorrak argitaratu edo kontsultatu daitezke.
Negozio erdigunea. Merkataritza funtzioa, funtzio finantzarioa (bankuak eta negozio zentroak) eta administrazio zerbitzuak izaten dira bertan. Espazio honetan jarduera espezializatuenak biltzen dira bere zentralitateagatik eta irismen erraztasunagatik. Hiriko lurzorurik garestiena izaten da eta eraikin altuen kontzentrazioa du nagusi (etxe-orratzak). Eremua, zabalgunea eta hirigune historikoko alde bat izaten da.